eus | cas | fra 
Punta Galea Gorliz Matxitxako Santa Catalina Zumaia San Antón Igeldo Santa Clara La Plata Senokozulua Higer Sokoa Biarritz Angelu

Gorliz

Billano lurmuturrean dago, eta Gorliz du herri hurbilena. Lurmutur oso irtena denez, itsasoak inguratua da, kala txikiak eta zelaiak dituela alboetan.

21 m-ko dorre bat da, alboan txikiago bat duena. Ez dago itsasargizainarentzako etxebizitzarik. Itsasargia guztiz automatizatua dago. 1990ean eraiki eta 1992an hasi zen lanean. Arkitektura blindatua du ezaugarri, burdinaz eta hormigoiz eraikia dago eta.165 m ditu itsas mailaren gainean dagonez geroz, kantauriar alde osoko itsasargirik garaiena da.

Bere oinarritik, ikusmiran geratzen diraBillano uhartea, Azkorriagako gotorlekua, bunkerrak eta Ermua mendiko mazelak, labarrak eta kalak, zokoak eta muturrak nagusi diren kostaldean.

Carlos V.ak eta Felipe II.ak Frantzia eta Ingalaterraren aurka izandako borroka ugarietan, Gorliz eta Plentziako badia zuten jarduteko leku euskal kortsario askok, hala nola Anton Garai bizkaitarrak.

Lokalizazioa


Lokalizazioa

 

Argazkiak

 

Gertaldiak eta Naufragioak

 1882/2/8
Bilbotik idazten dutenez, asteazken goizean, Desertuan ainguratua dagoen Liverpooleko Wyen de leff bapore-ontzian hil zen Darío Res, bertako marinela, Sevanseakoa (Ingalaterra), ezkondua eta berrogei urtekoa, zamatzen ari zen meazko harri konkor itzela buru gainera erorita.

1876/11/18
Bilbotik jasotako telegrama ofizial baten arabera, hilaren 12ko arratsaldean, Ekialdeko kostaldean “Mazagran” bergantin frantsesak hondoa jo du, Arroxelatik lasta zekarrela. Eskifaia salbatu da, eta eskura zeuden laguntzak eskaini zaizkio.

 

Iritziak

e-posta
 


Gorliz

fitxa

izena Gorliz
herria Gorliz
udalerria Bizkaia
latitudea 43° 26,0' N
longitudea 2° 56,6' W
zikloa GpD(1+2)B 16s
garaiera img. 165 m.
dorrearen garaiera 21 m.
numeroa 00610
numeroa (int) D-1523
irispidea 22 mn.
dorrea Hamabi angeluko dorre zuria, beste bat, zilindrikoa eta txikiagoa, atxikia duena
   

Bizkaiako beste itsasargiak