eus | cas | fra 
Punta Galea Gorliz Matxitxako Santa Catalina Zumaia San Antón Igeldo Santa Clara La Plata Senokozulua Higer Sokoa Biarritz Angelu

Santa Klara

Santa Klarako itsasargia izen bereko uhartean dago, alegia, Donostian,  Kontxako badiaren erdian. Argiaren irispidea 9 miliatara iristen denez, eta ez 12 miliataraino, teknikoki balizatzat hartua da.
1864ko irailaren 15ean hasi zen lanean. Kapera zahar baten aiurrien gainean eraiki zen, uhartearen gainaldean.
Azalera karratuko itsasargia da, baina alboan atxikia duen dorre zilindrikoaren gainean pausatua dago zortzi angeluko linterna, eskuz egindako kobrezko kupula batek estalia.
1962an, itsasargia elektrifikatu eta automatizatu zen, eta orduan ezarri zitzaion oraingo kadentzia, bost segundoan behin distirak ematekoa. Igeldoko itsasargizaina da Santa Klarakoa ere mantendu eta konpontzeaz arduratzen dena  .
Itsasargiaren estanpa ederra primeran ikusten ahal da Aquarium eta Pasealeku Berritik. Ilunabarrean, Santa Klarak eta Igeldok duten klisken kadentzia desberdinen jokoaz bertatik goza daiteke. Merezi du Aquariuma bisitatzea, ozeanarioa zeharkatzen duen metakrilatozko tunela eta guzti. Aldamenean dagoen Pasealeku Berrian, Jorge Oteizaren eskulturak paisaia zoragarria ederragotzen du.

Lokalizazioa


Lokalizazioa

 

Argazkiak

 

Gertaldiak eta Naufragioak

 

Iritziak

e-posta
 


Santa Klara

fitxa

izena Santa Klara
herria Donostia
udalerria Gipuzkoa
latitudea 43° 19,3' N
longitudea 1° 59,9' W
zikloa DB 5s
garaiera img. 53 m.
dorrearen garaiera 10 m.
numeroa 00230
numeroa (int) d-1482
irispidea 9 mn.
dorrea eraikin zuri gaineko dorre zilindrikoa
   

Gipuzkoako beste itsasargiak